Bihar da lehenengoa: En construcción, 21:30etan hasita. Pelikula aurretik hitzaldi txiki bat izango da.
NATZA kultur elkarteak pelikula emanaldiak antolatu ditu Karkabako plazan (Aralar eta Aker taberna aurrean), datozen hiru asteazkenetan. Bihar En Construcción pelikula izango da, uztailaren 27an Radio Favela eta abuztuaren 3an Muerte Silenciosa. Pelikula guztiak iluntzeko 21:30etan hasiko dira eta hasieran hitzaldi txiki bat izango da aldiro pelikularekin zerikusia duen gai baten inguruan.
‘En Construccion’
Bihar, En Construcción pelikula botako dute. Pelikula-dokumental honek Bartzelonako auzo txinarreko eraikin baten eraikuntza kontatzen du eta auzo horretako eguneroko bizitza biluztu eta inguruko zenbait gertakizun azaltzen ditu. 2001ean egindako pelikula honek arrakasta haundia lortu zuen eta baita zenbait sari ere: Donostiako Zinemaldiko Epaileen Sari Berezia; Fipresci saria eta Circulo de Escritores cinematograficos taldearen saria.
Pelikula aurretik arau subsidiarioei buruzko hitzaldia izango da: herri batean zein eragin izan litzaketen, nolako erreminta diren herri baten bidea zehazteko eta abar.
Hiru asteazkenetan
Bihar zortzi, uztailaren 27an, izango da bigarren pelikula. Radio Favela emango dute, Brasilgo faveletan sortutako irratiaren historia. Azti Begiaren proiektua azalduko du aurreko hitzaldiak. Abuztuaren 3an Muerte Silenciosa. Un grito ahogado desde las celdas de aislamiento dokumentala botako dute, Turkiako kartzeletako preso Kurduek bizi duten isolamenduari buruz. Hitzaldia Joxan Pagolak emango du isolamenduari buruz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!