Ostiraletik asteartera festak izango dira Astigarraga eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 20a, 03:00

DATORREN ostiralean hasiko dira Santio festak Astigarraga eta Aranon. Herriko gaztetxoek botako dute lehenengo txupinazoa Udaletxeko balkoitik Astigarragan eta arratsaldean Xaguxar aisialdi taldeko kideek botako dute txupinazo ofiziala. Aranon, berriz, arratsaldean izango da txupinazo ofiziala. Egitarau betea Astigarragan Astigarragan ostirala umeei begirakoa izango da gehien bat. Larunbatean kirol ekitaldi asko da: saskibaloia, krosa, goitibehera, areto futbola...eta gauean dantzarako aukera musika latino eta berbenarekin. Igandean gazteen txanda izango da eta astelehen eta asteartean izango da festa nagusia. Santio Egunarekin, Meza Santiomendin, Kronoeskalada, Larraindantza, Incansables txaranga eta abar dira eta asteartean, Santa Ana Egunarekin idi-demak, sagardo probatzea, bertsolariak, herri kirolak, artisau erakusketa eta abar luze bat. Aranon aukera zabala Aranon herriko gazta eta sagardo probatzea izango da larunbatean, eta oilasko jatea, besteak beste. Igandean umeen eguna da eta Santio Egunarekin pelotari, herri kirol, bertsolari, trikitilari eta abar. Asteartean, San Joakin eta Santa Ana eguna, jubilatu eguna izaten dute Aranon. Oilasko jaterako eta Jubilatu bazkarirako txartelak herriko tabernetan daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!