Proiektuak botoak behar ditu

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 18a, 03:00

Jangela Solidariak proiektuak internet bidezko botoak behar ditu. Jangela solidaria Etiopiako Wukro herrian bizi diren haurrei laguntzeko proiektua da eta Hernaniko misiolaria den Angel Olaran ari da bertan lanean. Nahi dute Wukroko 500 umezurtzi jaten emateko adina diru bildu. Jangela Solidaria projektua aurrera daramakitenek jakinarazi dute internet bidezko botoak behar dituztela eta horretarako www.som-os51.com web orrian sartu beharra dago eta 2005 proiektuak jartzen duen horretan sartu behar da. Bertan dagoen zerrenda batean dago projektua eta botoa bertan eman behar da. Eskatu dute ahalik eta gehienetan botatzeko. Proiektuari diruz lagundu nahi dionak edota informazio gehiago nahi duenak web orri hau bisitatu dezake: www.jangelasolidaria.com. Telefono bat ere badute: 943 40 47 40.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!