Masaje zerbitzua aukeran Hernani eta Urnietako kiroldegietan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 18a, 03:00

MASAJE zerbitzua martxan jarri dute Urnieta eta Hernaniko kiroldegietan. Masajista bera izango da bietan eta txandan txandan asteko egun guztietan izango da aukera, batean edo bestean.
Hernanin astearte, ostegun eta larunbatetan Hernanin masaje zerbitzua izango da asteartetan eta ostegunetan, goizeko 08:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. Hernanin tokatzen den larunbatetan goizeko 09:30etatik 12:30etara egongo da. Larunbatetarako ordua eskatu beharra dago aldez aurretik.
Urnietan gainerantzako egunetan Urnietan masaje zerbitzua jasotzeko aukera izango da: astelehen, asteazken eta ostiraletan goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:30etara. Urnietan tokatzen den larunbatetan zerbitzua izango da goizeko 09:00etatik 13:00etara. Masaje saio bakoitza ordu betekoa da eta 21 euro balio du. 5 saioko bonoak 90 euro balio du eta 10ekoak, aldiz, 150 euro. Bazkide ez direnek kiroldegiko sarrera ordaindu beharko dute masajeaz gain. Informazio gehiago behar izanez gero telefono honetara deitu daiteke: 943 55 21 85.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!