Zaharren Egoitzan Magdalena jaiak ospatuko dituzte ostegunetik igandera

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 18a, 03:00

ZAHARREN Egoitzan Magdalena jaiak ospatuko dituzte. Ostiralean izango dute ospakizunik haundiena, Maria Magdalena Santuaren eguna baita. Hala ere ostegunerako ere antolatu dituzte ekitaldiak, goizeko 10:30etan igel txapelketa jokatuko dute eta arratsaldean merienda egigno dute. Ostirala txistularien dianarekin hasiko dute eta segidan toka txapelketa jokatuko dute. Eguedian Meza Nagusia izango da eta arratsaldean bingoan ariko dira. Ostiralean ere merienda egingo dute. Larunbatean puntto txapelketa jokatuko dute Zaharren Egoitzan eta igande arratsaldean San Joanetako eta irteeretako argazkien proiekzioa egingo dute. Egitaraua Uztailak 21, osteguna. 10:30: Igel Txapelketa. 16:30: Merienda berezia. Uztailak 22, ostirala 09:30: Txistulariekin Diana. 10:30: Toka txapelketa. 12:00: Meza Nagusia. 17:00: Bingo Berezia. 16:30: Merienda berezia. Uztailak 23, larunbata 18:00: Puntto Txapelketa. Uztailak 24, igandea 17:30: San Joanetako eta irteeretako argazkien proiekzioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!