Gaztelu puzgarriek eta ludotekak arrakasta izan zuten

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 17a, 03:00

Berriak, merkatari eta ostalarien elkarteak, antolatuta gaztelu puzgarriak jarri zituzten ostiralean plazan eta ume eta gurasoak bertara hurbildu ziren jolasten arratsalde pasa egitera. Umeek asko gozatu zuten gaztelu puzgarriekin eta ederki nekatu ere bai: gazteluetan gora sokarekin eskalatuz, saltoka eta txirristran behera arituta. Ludoteka gunea ere jarri zuten txirrista, triziklo eta abarrekin. Txandan- txandan denak izan zuten jolasteko aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!