EUSKAL Herriko Herri Arteko Pelota Txapelketako finalera pasa da Hernani, ostegunean Amurrio menderatu ondoren. Kadeteetan, Jon Ezeiza eta Izadi Grajalek 22 eta 6 irabazi zuten. Jubeniletan, Beñat Aizpitarte eta Unai Huizik 22 eta 2 irabazi zuten. Nagusietan ordea, Unai Alvarez eta Ioritz San Sebastianek ez zuten duten maila erakutsi eta 22 eta 9 galdu zuten.
Txapelketako finala datorren astean jokatuko da Azkoitian eta Hernanik Lizarra izango du kontrario, seguraski. Horrela izango balitz Hernanik kontrario gogorra izango luke eta dena ematera atera beharko luke frontoira.
4 1/2 txapelketa
Gaur Hernaniko 4 1/2 txapelketako 3 partidu jokatuko dira. Kadeteetan, Arrieta Salaberriaren kontra arituko da. Nagusietan jokatuko dute: Jubero/ Irazustabarrena eta Gaskon/ San Sebastianek. Partiduak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!