Kontzentrazioa gaur Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 16a, 03:00

Etxerat elkarteak antolatuta gaur kontzentrazioa izango da Zinkoenean. Euskal Presoak Euskal Herrira lema izango du kontzentrazioak eta salatuko dute sakabanaketa: ´gure argudioak eskubidezkoak direla argi daukagu eta bestela ez dago ikusi besterik astebukaeraro 50 hernaniarrek egin behar dituzten bidaiak bere senide edo lagunak ikusteko` adierazi dute. Horrekin batera diote ezin dutela onartu senidea ikusteagatik pertsonak bidean hiltzea. Kontzentrazioa gaur arratsaldeko 20:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!