udako zinearen bigarren saioa izango da gaur gauean. Sahara pelikularen txanda izango da gaur, duela gutxi estrenatu den pelikula da Sahara, eta aktore ezagunetaz gain, akzioa eta maitasun istorioa nahasten ditu. Emanaldia gaueko 22:30etan izango da, plazan.
Sona haundiko pelikula
Sahara pelikula apirilean estrenatu zen eta arrakasta haundia izan du, besteak beste aktore ezagunak ikusi daitezkeelako bertan. Mathew McConagheyk abenturazalearena egiten du pelikula honetan eta Afrikan altxor bila dabilela Eva Rojas (Penelope Cruz) doktorea ezagutuko du. Konturatuko dira altxor haundi baten atzean mundu guztirako mehatxua izan daitekeen birusa gordetzen dela.
Pelikula honetako zuzendaria Breck Eisner da. Pelikulak 127 minutu irauten ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!