´Bota ura, bota ura, eh! eh!`

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 15a, 03:00

UR festarekin asmatu zuten, bai, atzo Udaleku Irekietako begiraleek, atzo egin zuen beroarekin umeek eskertu egin baitzuten balkoietatik eta komertzioetatik botatako ura. ´Bota ura, bota ura, eh! eh!` oihukatuz eskatu zuten begirale eta haurrek ura eta hartutako freskatua ´eskerrikasko eskerrikasko` esanez eskertu zuten. Etxeetatik ezezik komertzioetatik ere bota zuten ura. Arrandegietatik-eta, mangera eta guzti bota zuten ura eta ile apaindegi batetik ere bezero batek, buruko plastiko eta guzti, ura baldeka bota zien freskura beharrean zeuden haur eta begiraleei. Udaleku Irekitako haur eta begiraleekin batean, Saharako haurrak ere izan ziren, urteroko ohitura bihurtu den ur festa honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!