Hernaniarrak G3-G4 EuskadikoTxapelketan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 16a, 03:00

Pasa den asteburuan G3 G4 Euskadiko Txapelketan izan ziren 14 bat hernaniar igerilari. Galdakaon jokatu zen proba honetan txukun ibili ziren hernaniarrak, nahiz eta brontzezko domina bakarra lortu. Domina Ane Altunak lortu zuen, 100 metro libretan eta 1’03’’75 denbora egin zuen. Gainerantzeko igerilariek 4garren postu ugari lortu zituzten eta sailkapen orokorrean 10garren postua egin zuten. Erreleboetan ere parte hartu zuten hernaniarrek eta orain arte lortutako denborak hobetu zituzten, 6 eta 11garren postuen artean geratuta.Asteburu honetan, Euskadiko Txapelketa absolutua jokatuko da Iruñean. Hernaniko igerilari gutxi izango direnez proba indibidualetan parte hartuko dute. Mañel Aizpurua izango da hernaniarretako bat eta Espainiako 4garren minimaren bila joango da, 400 metro libretan. Anne Aizpurua ere bertan izango da eta Espainiako aurreneko minimaren bila joango da, 100 metro libre proban. Peru Alfonsok ere parte hartuko du, 50 eta 100 metro libre probetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!