Pili Gilen margoak Joxe Mari Tabernan erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 16a, 03:00

Pili Gil donostiarraren lanak erakusketan daude Joxe Mari tabernan. Lanak gouaches izeneko margoekin pintatu ditu Pili Gilek eta bere hitzetan estilo abstraktua eta knifea nahasten ditu margo hauetan. Araurik gabe margotu Pili Gil ofizioz delineantea da eta bere hitzetan margo hauek pintatzerakoan araurik gabe aritzea du gustoko, bere lanean nahiko arau bai baitaude marrazterakoan. Gouaches margoei buruz dio, teknika asko probatu dituela baino margo hauekin sentitzen dela erosoena, nahi dena azkar margotu daitekeelako, ez omen du pazientzia haundirik: ´pintura hauek urarekin nahastu eta pintzelarekin erabiltzen dira, nahi bada akuarela moduan erabili daiteke eta ur gutxiago jarri ezkero oleoa bezela ere erabili daiteke`azaldu du. Bizi osoa daramaki pintatzen. Pintura figuratiboarekin hasi zen baina pintura abstraktua deskubritu eta hartara dedikatu da azken 5 urteetan. Kandinsky eta Miro pintoretatik ikasi du, ez baita marrazteko klaseetara joan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!