‘Oriente es Oriente’ filmea gaur plazan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 14a, 03:00

Udako zinea dela eta Oriente es Oriente pelikula jarriko dute gaur gauean plazan. Pelikulan kontatzen da Britainia Haundiko herri batean bizi den familia pakistandar baten istorioa. Aitak seme alabak ohitura pakistandarren arabera hezi nahi ditu baina seme alabak mundu moderno batetako biztanle izatea dute ametsa. Pelikularen zuzendaria, Damien O’Donnell da. Emanaldia gaueko 22:30etan izango da, plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!