Hernanik finala amets, eta esku eskura

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 14a

Euskal Herriko Herri Arteko Pelota Txapelketako finalaurrekoa ari da jokatzen Hernani Amurrioren kontra eta bueltako partiduak izango dituzte gaur Hernanin, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Amurrion kanporaketa nahiko bideratua utzi zuten hernaniarrek eta gaur ez lukete arazo haundiegirik beharko Amurrio eliminatzeko. Hernanik 3 partidutik 2 irabazi zituen (kadeteek 22-3 eta jubenilek 22-4) eta nagusietan 19 tanto egin zituzten. Gaur beraz, partidu bakarra irabaztea nahikoa izan lezake Hernanik aurrera egiteko. Kadete eta jubeniletan gehiago Kadeteetan Jon Ezeiza eta Izadi Grajalek jokatuko dute eta jubeniletan Beñat Aizpitarte eta Unai Huizik. Bi partidu hauek nahiko ondo irabaziko dituzte hernaniarrek ezeren okerrik ez dela. Nagusietan gerra gehixeago egongo da. Hala ere Unai Alvarez eta Ioritz San Sebastian saiatuko dira arabarrei gauzak estu jartzen. Finalera bidean Hernani finalera bidean da eta baita Lizarra ere. Orain artekoan 3-0 irabazi dio Berrizi. Hernaniko taldeko arduradunen arabera final gogorra izango litzateke Hernani eta Lizarraren artekoa, nafarrek ere goi mailako pilotariak baitituzte. Baina, aldez aurretik finalerako pausoa eman beharra dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!