Barrio jauna, lasai zaitez eta irakur itzazu arretaz gure adierazpenak.
Dakizunez, gure helburua urteko 365 egunez erabil daitekeen igerilekua egitea da eta ez zuek bi milioi eurorekin egin nahi duzuena: estali gabea, forma irregularrekoa, 0,1etik 1,8 metrotara bitarteko sakonerako duena eta urtean bi hilabetez bakarrik erabil daitekeena.
Daukazun karguaren erantzukizunari helduta, erantzun gure galderei eta utz iezaiozu biktimarena egiteari, arren. Gauza guztien gainetik zaudela uste duzu eta zure erabakiren bat zalantzan jartzen bada, eraso pertsonaltzat hartzen duzu eta zure alderdi inkisitoriala agertzen duzu, hernaniarrei gure `benetako intentzioak` aipatzeko. Esango al zeniguke, mesedez, zeintzuk diren?
Hernaniarrok badakigu zure ogibide-aren berri, baina egia da, bestalde, lehen aldiz kobratzen duela Patronatuko Lehendakari batek hileko 600 € eta Batzordekideek (alderdi politikoen ordez-kariak beste inor ez dago Batzordean) bilera bakoitzeko 60 €, kiroldegiko famili kuota dohainik edukitzeaz gain.
Hernaniar gehienek dakiten legez, gure `pekaturik` handiena herriko hainbat kirol aurrera ateratzeko ardura musu-truk gure gain hartzea izan da. Kirol hauek gure lanarengatik doaz aurrerantz. Jakin badakite, guretzat, lehiakortasunaren gainetik daudela pertsonen formaziorako askoz ere garrantzi handiagoko balioak. Giza harremanak zaindu nahi ditugu eta gazteak hezi nahi ditugu, dominatan pentsatzen hasi baino lehen.
Helburu hori guztiz argi geratu da eta zehatz mehatz definitu da Hernaniko kirolarekin garatu dugun lankidetzan.
Ezagutu nahi al duzu igerilarien iritzia? Berehalako batean jakingo zenuke www.hernani. 2005hiritarrok.net orrian sartu eta beren entrenatzailearen iritzia irakurrita.
Hedabideetara jotzeko bideari atxiki bagatzaizkio, 2004ko urtarrilean zuk hauxe ziurtatu zenigulako izan da: `…eguzkia hartzeko eta bainatzeko piszina ludikoak zirela. Kirolera zuzenduta egon gabe ere, kirolei bidea emateko pentsatuta zegoen egitura zela. Benetan gustatuko litzaizu-keela 50 edo 25 metroko igerilekua lortu eta gero estaltzea. Estali gabeko igerilekua eskatzen duena, zoritxarrez, herritarren % 60 baino gehiago zela`. Noiz galdetu zaigu herritarroi?
Ordurako, bagenuen luzamendutan zenbiltzanaren susmoa eta, zure benetako intentzioa, hain justu ere, guztiz kontrakoa egitea zela. Denborak guri eman digu arrazoia.
Ziur egon zaitezke auzoan gabiltzanean aditzen dugun eskariak ez duela zerikusirik zuek planteatzen duzuenarekin. Eta hedabideetan gure asmoak desitxura-tzeko idazten duzula ikusi dugunez, honekin betetzen dugu gure helburua, hau da, hernaniarrei informatzea eta gai honen inguruko gure iritzia azaltzea.
Txema Armentia, Luis Aizpurua, Eusebio Lizarazu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!