Kiroldegiko ikastaroetan izen ematea zabalik da errepikatzaileentzat

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 13a

Abuztuaren 12ra arte dute izen emateko aukera errepikatzaileek. Abuztuaren 16tik aurrera berrientzat izango da izen ematea.

2005-2006 ikasturterako izen ematea zabalik da kiroldegiko ikastaroetan, oraingoz, aurreko ikasturtean ibili direnentzat. Abuztuaren 12 arte eman lezakete izena errepikatzaileek, baina, taldez edo kirolez aldatu nahi badute berriekin batera eman beharko dute izena. Abuztuaren 16an zabalduko da matrikulazioa ikastaroetan berriak izango direnentzat. Iaz baino bat gehiago Kiroldegiak iazko ikastaro berak eta Spininga eskainiko ditu aurten. Spining-ean sei talde ateratzeko asmoa dago: bi talde, astean hiru egunetan joango direnak; bi talde, astean bi egunetan joango direnak, eta beste bi talde astean egun bakarrean joango direnak. Izen ematea abuztuaren 16tik aurrera egin behar da spiningen, ikastaro berria delako. Horrez gain, aukeran dira Aerobic-a, Mantenimenduko gimnasia, Karatea, Aqua Gim, Igeriketa Eskolak, Mantenimenduko igeriketa eta Ur-Ekintzak haurrentzat. Ordutegia eta prezioak Ikastaro bakoitzean ordutegi desberdinak izango dira eta prezioak ere ikastaroak iraungo duen hilabeteen araberakoak. Izen ematea kiroldegiko bulegoetan egin behar da, astelehenetik ostiralera eta goizetik. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!