Luis Llopis ‘Biyok’: bizi oso bat argazkigintzan

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 13a

Luis Llopis Biyok hernaniarra 13 urterekin hasi zen argazkigintzan eta urte asko eta askotan aritu da ofizio horretan. Familiatik da argazkilaria, aitari laguntzen hasi baitzen. Gaur egun jubilatua dago Llopis eta Hernanin zuten denda itxita, baina, bere ondorengoek jarraitzen diote familiako ofizioari. Biyokek Kronikari esan izan dionez, bi koarto beteak ditu Hernaniko argazkiekin. Izan ere zenbat eta zenbat ekitaldi hartu ote ditu bere argazkietan. Urte askotako lana da altxor hori. Aurtengo Karmenetan, lan guzti horren esker onez, Kaxkoko Alkate Makila emango diote Luis Llopis Biyoki, bere etxe atarian, Monika mertzeri aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!