UDALEKU irekietako begiraleek Kronikara bidalitako kartaren aurrean Udaltzaingoak hainbat azalpen eman nahi izan ditu. Begiraleak keja ziren ez zutelako baimenik izan plaza erabiltzeko San Ferminetako ekintztarako. Udaltzaingoak azaldu du egunerokotasunetik aparte zerbait antolatzen denean idatziz eskaera bat aurkeztu behar dela, ibilbide, ordutegi eta gainerantzeko informazioarekin.
Udaltzaingoak dioenez begiraleekin izandako bileretan azaldu zuten ´ibilgailuen trafikoari kaleak irekita, ezinezkoa dela umeen segurtasuna bermatzea; eta kaleak ixtearen erabakia ez dela edozein momentutan hartzen, aurretik dendari eta kale erabiltzaileei abisatu gabe`.
Udaltzaingoak horrekin batera dio ´Udaltzaingoak begiraleekin izandako elkarrizketak adeitasunezkoak izan zirela uste genuen, inongo inposaketarik gabe Udaltzaingoaren aldetik behintzat`.
Udaltzaingoak galdera bat egin nahi du ´ez eztabaida sortzeko baizik kontzientzian gelditzen zaizkigun galderak planteatzeko` azaldu dute: ´zeinen esku dago umeen segurtasuna bermatzea? Eta, ez al da arduragabekeria ume mordoa korrika ibiltzea martxan dabiltzan ibilgailu artean eta banaketa lanetan dabiltzanen artean?`galdetzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!