Diputazioak jakinarazi du Urumeako autobiako obrak direla eta gaur karril bat moztuko dutela Martindegiko rotondatik Astigarragara doan bidean, GI-131an.
Puskatutako gas tuberia
bat konpontzeko moztuko dute karrila. Karril mozketa gaur arratsaldeko
19:30etatik ostiraleko
goizeko 06:00ak bitartean izango da eta karril
bakarra moztuko dutenez, alde batera eta bestera
doazen kotxeak txandan-txandan pasako dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!