BILDU Hernanik Kronikara bidalitako oharrean argitu nahi izan du Bildu Hernanik ez diela oraindik bere alegaziorik aurkeztu Arau Subsidiarioei. Adierazi du BHk herriko beste hainbat taldeekin oinarrizko testu bat adostu zutela, bertan ´Arau Subsidiario hauen funtsa eta prozesua erabat errefusatzen zen eta benetako prozesu partehartzailea martxan ipintzea eskatzen zen` azaldu dute. Bildu Hernani, Natza kultur elkartea, Ate Joka, Segi, Askatasuna eta herriko beste hainbat taldek osatu zuten testua eta ´herritarrek maila pertsonalean bat egin dute alegazioarekin eta guk horiek jasotzen lagundu dugu, beraz ez dira zehazki BHren alegazioak` adierazi dute.
600 alegazio, ez 34
BHk dio dagoeneko 550 alegazio aurkeztu dituztela eta atzo beste 115 aurkeztu zituztela, ´beraz 600 alegazio dira ez 34` diote. Alegazio hauek pertsonalak direla eta banan bana erantzun beharko liratekeela dio BHk. Alegazio orriak, bete nahi dituenarentzat, Garin tabernan daudela azaldu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!