ASTEBURUAN atleta hernaniarrak proba ezberdinetan izan ziren eta pozik egoteko moduko emaitzak lortu zituzten.
Eibarren beteranoentzako Euskadiko Txapelketa izan zen. Joxe Mari Muruak irabazi zuen, 1.500 metrotan. 5.000 metrotan ere postu ona egin zuen Muruak, bigarren postua lortu baitzuen. Eva Esnaola ere fin aritu zen Euskadiko Txapelketan, 3.000 metrotan txapeldunorde izan zen.
Kadeteak Valentzian
Gazteenak Valentziako Torrent herrian izan dira asteburuan, Espainiako Kadeteentzako Txapelketan. Maitane Iruretagoiena korrikalariak zilarrezko domina eskuratu zuen, orain arteko bere marka hobetuz gainera. Finalera iritsi aurreko probetan marka onena egin zuen partaide guztien artean. Mikel Von Wichmann, Joxeba Lizeaga eta Eider Aldabe, beste hernaniar korrikalariak ere ondo aritu ziren lasterketetan baina ez zuten finalera iristeko aukerarik izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!