‘Oriente es Oriente’, ‘Sahara’ eta ‘El reino de los cielos’ filmeak ostegunetik larunbatera

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 13a, 03:00

UDAKO zinerako garaia iritsi da aurten ere eta udako gau giroaz lagunduta zineaz gozatzeko aukera izango da, plazan jarriko duten pantaila aurrean eserita. Saioak ostiraletik igandera antolatu dituzte, gaueko 22:30etatik aurrera. Hiru pelikula ezagun aukeratu dituzte aurtengo emanaldietarako: ostegunean Oriente es Oriente, komedia eta drama nahasten dituen pelikula jarriko dute; ostiralean, Sahara pelikula izango da, akzioa eta amodiozko istorioa lotzen dituen filmea; eta larunbatean, El reino de lo Cielos jarriko dute, abenturazko pelikula. Emanaldiak gaueko 22:30etan hasiko dira. Eguraldiak laguntzen badu jende asko biltzen da plazan udako zinea ikustera. Jende gehiena larunbatean bildu ohi da. ‘Oriente es Oriente’ Damiel O’Donellek zuzendu duen aurreneko pelikula da Oriente es Oriente. Kontatzen da famili baten istorioa, nola saiatzen diren seme alabak ohitura pakistandarrekin hezitzen, nahiz eta Britainia Haundiko Salford herrian bizi. Seme alabak mundu moderno bateko biztanleak izatea dute ametsa. Aktoreak: Om Puri, Linda Basset, Jordan Routledge, Archie Panjabi eta Emil Marwa. ‘Sahara’ Breck Eisnerrek zuzendutako pelikula hau duela gutxi estrenatu dute. Abenturazale batek eta OMSeko biologo batek birus baten aurka borrokatu beharko dute, Afrikan jende ugari hiltzen ari baita birus horren ondorioz. Birusa mun- du guztira zabaltzeko arriskua ere badago. Aktoreak: Steve Zahn, Penelope Cruz, Matthew McConaughey, Delroy Lindo, William H. Macy eta Lambert Wilson. ‘El reino de los cielos’ Hilabete hasieran estrenatutako pelikula hau Ridley Scottek zuzendutakoa da. Cruzadetako zaldun bat bere semeak aurkituko du Frantzian, eta bere aitarekin bat egiten du. Aita hiltzean haren lurrak eta bere titulua jasoko ditu oinordeko bezala. Jerusalemen bere erregearen alde borrokatuko du gogor. Aktoreak: Orlando Bloom, Eva Green, Jeremy Irons, David Thewlis eta Brendan Gleeson.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!