Azpiazu txapeldun Foso Unibertsaleko Euskadiko Kopan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 11a, 03:00

Joan den uztailaren 3an Foso Unibertsaleko Euskadiko Kopa jokatu zen Olaberrin, Txirta Hernanik antolatuta. Bertara 87 parte hartzaile azaldu ziren eta Ion Azpiazu hernaniarra izan zen txapeldun 25 plateretatik 25 jo eta gero. Horretaz gain, sariak izan ziren sailkatutako lehenengo sei tiralarientzat, hasi berrientzat eta lehenengo junior eta beteranoarentzat. Txirta Hernanik azpimarratu du ´antolaketa paregabea` izan dela eta elkarte berdina izango dela hurrengo urteko txapelketa antolatuko duena. Horren aurrean dio espero dutela ´Txantxangorriko zuzendariek - Santa Barbarako administrariak, eta ez nagusiak - jokaera aldatzea eta tiraldia Santa Barbaran egitea`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!