Hernanik irabazi egin zuen Euskal Herriko herri arteko txapelketan.
PELOTAZALEEK asteburu bikaina izan dute pasatakoa, hernaniar pelotariek hainbat txapelketa eta partidu jokatu baitituzte Nafarroa eta Bizkaian.
Iruñeako Mendillorri trinketean, Alvarez eta Yubero GAVN (Errioxa kanpoan geratu da) sariko txapeldunak izan dira 22 urtez azpiko mailan. Hernanikoek Gipuzkoaren izenean jokatu zuten Bizkaiaren kontra eta 38-40 irabazi zuten, partidua polita eta emozionantea izan zen azken momentura arte.
Goiatz Mansizidorrek ezin izan zuen irabazi
GAVN sarian, paleta goma modalidadean Goiatz Mansizidorrek ezin izan zuen Nafarren kontra irabazi eta 14ean geratu behar izan zen Iruñeako finalean.
Euskal Herriko herri
arteko txapelketa Amurrion
Asteburuko beste zita bat Euskadiko herri arteko pelota txapelketa izan zen. Hernanik Bizkaia, Araba eta Nafarroaren kontra jokatu behar du txapelketa honetan, Gipuzkoako txapeldun izan eta gero.
Atzo Amurrioren kontra jokatu zuen eta 1-2 irabazi zion. Ezeiza eta Grajalek 5-22 irabazi zuten eta Aizpitarte eta Gorrotxategik ere aisa irabazi zieten bizkaitarrei, 3-22. Nagusiek ezin izan zuen partidua bereganatu eta Erroizenea eta San Sebastian 19an geratu ziren Amurriokoen atzetik.
Herri arteko txapelketako itzuliko partidua ostegunean izango da, arratsaldeko 17:00etan, Hernaniko kiroldegian, Amurrioren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!