Datorren larunbatean egingo den bazkarirako txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 10a, 03:00

Hilaren 16an Karmen eguna dela eta, egun osoko festa antolatu dute eta urtero bezala herri bazkaria egingo da Plaza Berrian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude Jaione Konjelatuetan eta Haizea Mertzerian. Txartelak 15 euro balio ditu eta osteguna arte egongo dira salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!