San Fermin jaietako zozketan irabazle suertatu direnak

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 10a, 03:00

Joxe Mari tabernak urtero egiten du San Fermin egunean zozketa ezaguna. Aurten ez du hutsik egin eta hilaren 7an izan zen ekitaldia. Joxe Maritik jakinarazi dutenez, aurten 700 zenbaki saldu dituzte eta irabazleak honakoak izan dira: Lehenengo saria irabazi dute J.Ollo, Koldo eta Rusok; bigarren saria Alaitz Lasaren esku geratu da; hirugarrena Julen R.A-rengana joan da. Sariak modu honetan banatu dira: Jasotakoaren %50 lehenengoentzat, %30 bigarrenarentzat eta %20 hirugarrenarentzat. Zenbaki bakoitzak 2 euro balio ditu. Joxe Mari tabernatik eskerrak eman dizkiote zozketan parte hartu duten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!