Jaien bukaera gaur Martindegin, eguna bete ekitaldiekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 10a, 03:00

Goizean Euskal Festa izango da eta gau partean kalejira, festa amaitzeko.

MARTINDEGIKO San Fermin festak gaur gauean amaituko dira eta ekitaldiz beteriko eguna antolatu dute. Atzo giro ederra izan zen auzoan. Goizean goizetik hasi ziren kalejiran. Eguerdian, giro polita izan zen herri bazkarian, eguraldiak lagunduta eta arratsaldeko zezenetan jende asko ibili zen. Festak goizeko ordu txikiak arte iraun zuen. Gaurko egitaraua 10:30etan Diana 11:00etan Bermuta 12:00etan Euskal festa 13:00etan Bertsolariak 17:00etan Trikitilari txapelketa 18:00etan Toka txapelketa nagusia 19:00etan Bertsolariak 19:30etan Txinga froga famatua 20:00etan Dantzaldia Etxabe anaiak Ondoren: Festei amaiera kalejirarekin
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!