Lau atleta hernaniar Estatuko kadeteen txapelketara

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 9a, 03:00

ASTEBURU honetan zita garrantzitsua dute Hernaniko atletek. Valentziako Torrent herrira joango dira Estatuko kadeteen txapelketa jokatzera. Lau atleta, modalidade ezberdinetan Hernaniko lau atleta joango dira Valentziara: Maitane Iruretagoyenak 100 metrotako frogan parte hartuko du eta aukera handiak dauzka finalera iristeko. Eider Aldabe 600 metrotan bere marka gainditzen saiatuko da. Joxeba Lizeaga alturako saltoan arituko da eta Mikel Von Wichmannnek Bidasoako kamisetarekin parte hartuko du, 300 metro hesitan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!