Ongintzak dirulaguntzak banatu ditu gizarte zerbitzuen arloko elkarteen artean

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 11a, 03:00

Jubilatu Etxeko jatetxea konkurtsora aterako da berriro.

JOAN den astean, hilaren 6an, Ongintzako zuzendaritza batzordeak bilera egin zuen hainbat punturi buruz hitz egiteko. Puntuetako batean azaltzen zen Hernanin gizarte zerbitzuen arloan dabiltzan elkarteei 2005 urterako dirulaguntzak banatzea. Udal aurrekontuek aurre ikusten dute gizarte zerbitzuen arloko elkarteentzako diru partida bat eta Ongintzak maiatzaren 17an kaleratu zituen dirulaguntza horiek banatzeko oinarriak eta irizpideak. Oinarrietan azaltzen denez, dirulaguntzak emango zaizkie jarduerak Hernanin izaten dituzten elkarteei edo zerbitzuak hernaniarrei eskaintzen dizkien elkarteei. Jarduera horien artean azpimarratzen dira: hitzaldiak, formazio ikastaroak, hedapen kanpainak, aisialdia, talde berezien gizarteratzea... Elkarteen betebeharren artean dago, besteak beste, jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz egitea. 20.065 euro 21 talderen artean Ongintzak uztailaren 6an egindako bileran behin behineko onarpena eman zion dirulaguntzen banaketari eta Kronikak Patronatuko lehendakariaren eskutik jakin duenez 21 talde izan dira laguntza horien onuradunak, guztira 20.065 euro banatu dira. Talde horien artean laguntza handiena jaso dutenak dira: Izan Fundazioa, Aurrera, Odol emaileen elkartea, Atzegi eta Askagintza. Badaude beste elkarte batzuk Gipuzkoa mailan lan egiten dutenak, baina beraien bazkideen artean hernaniarrak dituztenak, horiek ere dirulaguntzak jaso dituzte, neurri txikiago batean bada ere. Jubilatu Etxeko jatetxea konkurtsora berriro Iturri berdinek esan dutenez, Jubilatu Etxeko taberna-jatetxea eta ate-zaintza, konkurtsora aterako da berriro, batzordeko bileran hala erabakita. Oinarriak egun gutxi barru aterako dira boletinean. Dirulaguntzak jaso dituzten taldeak l ACABE: Bulimia eta anorexiaren kontrako elkartea .....................................................................................1.050 euro l Aurrera: ..................................................................3.500 euro l ATZEGI: Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako gurasoen elkartea ....................................................1.550 euro l AECC: Minbiziaren kontrako espainiar asoziazioa ........................................................................................525 euro l ACCU: Crohn eta ultzera kolitiseko gaixoen asoziazioa ........................................................................................325 euro l Katxalin: Bularreko minbizia duten emakumeen elkartea .........................................................................350 euro l Odol emaileen elkartea:................................1.800 euro l ATECE: Garuneko mina elkartea ..........................600 euro l AGIPASE: Banandutako aita-amen federazioa....325 euro l ALCER: Giltzurruneko gaixotasunen kontrako elkartea ........................................................................................525 euro l ASFAMOGI: Guraso bakarreko familien elkartea .........................................................................................325 euro l GAUTENA: Autismoa eta garapen nahasketa orokorra jasaten dutenen elkartea.............................................325 euro l ADEMGI: Esklerosis multiplea dutenen elkartea .........................................................................................825 euro l ASPANOVAS: Haur minbizidunen guraso elkartea .........................................................................................850 euro l LAHAR: Eskuhartze psikosozialerako elkartea...325 euro l Chernobileko lagunak:........................................300 euro l AGIFES: Buruko gaitza duten gaixoen familien elkartea .........................................................................................400 euro l ASPARGI: Parkinson elkartea.................................425 euro l Ortzadar: Guraso elkartea.......................................300 euro l Izan Fundazioa: Proyecto hombre .......................3.700 euro l Askagintza:.............................................................1.700 euro
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!