Bazkarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 9a, 03:00

Kaxko elkartetik jakinarazi dute urtero Karmenetan Plaza Berrian egiten den bazkarirako txartelak salgai daudela jadanik. Txartelak 15 euro balio ditu eta honako lekuetan izango dira eskura: Jaione Konjelatuetan eta Haizea Mertzerian. Horretaz gain kalean ere salduko dira txartelak, horretarako jarriko dituzten mahaietan. Txartelak erosteko epea ostegunean bukatuko da eta Karmenak larunbatean izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!