Euskal herriko Herri Arteko txapelketa bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 13a, 03:00

Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako herri arteko pelota txapeldunak ari dira jokatzen Euskal Herriko txapelketa. Hernani Arabako txapeldunaren kontra, Amurrioren kontra, ari da jokatzen lehen kanporaketa eta bihar jokatuko dituzte itzulerako partiduak Hernaniko kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hernanik finalaurrekoa bideratua dauka, Amurrion 2-1 irabazi baitzioten etxeko taldeari eta tanteoa ere oso alde baitute. Bihar irabazi ezkero, finalean lirateke hernaniarrak, eta beste azaina bat lortzeko bidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!