Hernanik Amurrio kontrario, Euskal Herriko txapelketan jokatuko duen aurreneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2005eko uztailaren 9a

HERRI Arteko Pelota Txapelketan Hernani izan zen garaile Gipuzkoan, azkoitiarra menderatu ondoren. Orain hernaniarrak Euskal Herriko herri arteko txapelketan murgilduko dira, Gipuzkoako ordezkari moduan. Aurreneko partidua bihar jokatuko dute Amurrioren kontra, goizeko 10:30etan Amurrion. Bueltako partidua datorren astean izango da Hernanin. Hernaniar pelotariak Kadete mailan Ezeiza eta Grajalek jokatuko dute Hernanitik. Jubeniletan Aizpitarte eta Gorrotxategik, nagusietan aldiz, Erroizenea eta San Sebastianek. Kadete eta jubenil mailan hernaniarrak erraz garaitu dezakete Amurrio, baina nagusietan gehiago borrokatu beharko dute. Finala Azkoitian Txapelketa honetan jokatzen ari diren herriak dira: Hernani (Gipuzkoa), Amurrio (Araba), Berriz (Bizkaia) eta Lizarra (Nafarroa). 2 finalerdi jokatuko dira, joan eta etorriko partiduetan. Finala aldiz, Azkoitian jokatuko du uztailaren 23 eta 24an. GAVN txapelketako partiduak jokatuko dituzte hernaniar pelotariek gaur Iruñean. Txapelketa honetan Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pelotaririk onenak biltzen dira, trinketean. Mansizidor paleta goman Goiatz Mansizidorrek jokatuko du gaur Gipuzkoako ordezkari bezala eta Nafarroaren kontra arituko da. Finala da dagoeneko eta gogor saiatuko beharko du. Partidua goizeko 11:00etan izango da Iruñeako Mendillorri trinketean. Alvarez eta Yubero bizkaitarren kontra Alvarez eta Yubero hernaniarrek, Gipuzkoako ordezkariek, Bizkaia izango dute kontrario. 2garren final hau arratsaldeko 16:00etan jokatuko da, Iruñeako Mendillorri trinketean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!