Ion Azpiazu txapeldun absolutua izan da Orioko plater tiro txapelketan, aurten bigarren aldiz. Tiraldia minifoso modalidadean izan zen eta parte hartzaile bakoitzak 15 platerri tiro egin behar zien. Tiratzaile bat baino gehiagok lortu zuen 15 platerak puskatzea eta desenpatea egin behar izan zuten. Huts egiten zuten tiratzaileak eliminatuz erabaki zen txapelketa azken tramoan eta Ion Azpiazu nagusitu zen. Ion Azpiazu tiratzailearentzat urte borobila izan da aurtengoa, munduko txapelketan parte hartu zuenetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!