Renfek jakinarazi du tren bereziak jarriko dituela San Fermimetan Iruñeara joateko. Iruñeara joateko trenak gaur ostirala eta bihar larunbata aterako dira: Irunetik arratsaldeko 18:58etan aterako da, Donostian 19:15etan pasako da eta Iruñeara iluntzeko 21:00etan iritsiko da. Iruñeatik bueltatzeko trenak bihar larunbata eta etzi igandean aterako dira: Iruñeatik goizeko 10:00etan aterako da, Donostiatik goizeko 11:50etan pasako da eta Hendaiara
eguerdiko 12:15etan iritsiko da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!