Gaur bukatzen da izen emateko epea ‘Tuc de Mulleres’-era joan nahi duenarentzat

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 7a, 03:00

Hernaniko Mendiriz Mendi elkarteak Pirineotako Tuc de Mulleres (3.006m) mendira irteera egiteko asmoa du asteburu honetan. Bertan parte hartu nahi duenak gaur du azken eguna izena emateko eta elkartearen lokalera zuzendu daiteke horretarako, arratsaldkeo 20:00etatik 21:00ak bitartean. Mendizaleak larunbatean aterako dira Hernanitik, eguerdiko 12:00etan egin dute hitz ordua Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!