Renfek aldiriko tren berriak kontratatuko ditu

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 7a, 03:00

RENFEK jakinarazi du aldiriko (cercanías) tren berriak kontratatzeko prozesua hasi duela. Guztira 80 tren civia berri izango dira eta horietako zati bat ´Donostiako aldiriko nukleora` bideratuko dira (Hernani barne). 80 tren horietatik: 51 izango dira 5 bagoikoak; 28 laukoak; eta bakarra hiru bagoikoa. Renferen tren civia, plataforma teknologiko bat da eta hainbat ezaugarri berritzaile biltzen ditu Renferen esanetan: bidaiariaren erosotasuna ziurtatu nahi da eta tren ezberdinen arteko bateragarritasuna lortu nahi da baita ere. Trenak mugikortasun arazoak dituztenentzako bagoi berezi bat izango du eta bagoien artean ez da ate edo barruko hormarik izango. Tren guztiek diseinu berdina izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!