Saskibaloi taldea pozik denboraldi honetan lortutako emaitzekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 7a, 03:00

HERNANIKO kadete mailako saskibaloi taldeak bukatu du denboraldia eta lortutako emaitzen balorazioa helarazi dio Kronikari. Taldeko arduradunak gustora daude lortutako emaitzekin eta denboraldiaren ´balorazio oso baikorra` egin dute. Taldeak Gipuzkoako Kadetetako lehen mailan jokatu du eta 4garren postua eskuratu du denboraldiaren bukaeran. Jokalarien ´portaera bikaina` Lortutako emaitzak jokalarien portaera bikainari esker lortu direla diote arduradunek eta gaineratu dute denboraldian zehar aurrerapen haundiak egin dituztela. Datorren denboraldian taldea jubenil mailara pasako da eta entrenatzaile berria izango du: Ibon Ocañak, Roge Miguezek azken urteotan egindako lanarekin jarraituko du. Gero eta jokalari gehiago Saskibaloiko arduradunek diote gero eta eskaera gehiago jasotzen ari direla saskibaloira jokatzeko eta datorren denboraldian infantil mailako 2 talde izango dituztela. Gainera, benjamin eta alebin mailako haurrentzat teknifikazio jardunaldiak antolatuko dituzte urtean zehar. Saskibaloian interesaturik daudenentzat kontakturako telefono bat ere utzi dute: 675713837 (Rogelio).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!