J.M Sagardui Moja Gatza preso politikoari omenaldia egingo zaio larunbatean Zornotzan. Etxeratek antolatuta autobusak jarriko dira bertara joateko. Gatza, espetxean denbora gehien daramakien preso politikoa da eta ekitaldi honetan omenaldia egingo zaio. Etxeratek adierazi duenez ´ekitaldia Gatzaren duintasuna eta preso politiko guztien duintasunaren adierazgarria` izango da. Autobusa larunbatean arratsaldeko 16:30etan aterako da Atsegindegitik. Izena emateko zerrenda Garin tabernan dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!