Ongintza Patronatuko Zuzendaritza Batzordea bilduko da gaur. Honako gaietaz hitz egingo dute bertan: Goiz Eguzki jubilatuen etxeko tabernan lanean aritzeko eskubideari buruzko erabakiaz, solairu arduradun lanpostua betetzeko egingo den oposiziorako baseetaz eta deialdiaz, teknikari soziosanitario bi plaza betetzeko egingo den oposizioren oinarrietaz eta deialdiaz, garbiketa gaietaz arduratuko den etxea kontratatzeaz eta Hernanin gizarte zerbitzuen arloan dabiltzan taldeei 2005 urterako diru laguntzak banatzeaz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!