artean dauden bi eraikin (5 eta 3 zenbakiak) botatzear daude. Jadanik jarri dute obra egiteko garabia, 70 bat metro luze eta zabalekoa (elizako kanpandorrearen parean geratzen da). Inguruan egurrezko hesia jarri dute Tilosetara begira dagoen aldean. Etxeak hutsik zeuden eta etxebizitzetarako eraikin berriak egingo dituzte orain. Horietako etxe batean Bar Fronton izeneko taberna izan zen urte askoan. Kale Nagusira begira harategia zuen etxeak eta ondoko eraikinean zapata denda egon zen orain gutxi arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!