Añarbek ez du ur erreserba arazorik espero datozen hilabetetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 6a, 03:00

Adituek diote beroa egingo duela, baina ez dela duela bi urte bezalako beroaldirik izango. Añarbeko urtegia bere kapazitatearen %83,8an dago.

Añarbeko datuak eskuratu ditu Hernaniko Kronikak, Añarbeko Urak Mankomunitatearen bidez. Mankomunitateak jakitera eman duenez Añarbeko urtegian momentu honetan 31,2 hektometro kubiko daude. Kontuan izanda urtegiak 37,27 hektometro kubikoko ahalmena duela, bere mailaren %83,8an dagoela ondorioztatu daiteke. Egoera normala Aurreko urteetako datuak ere eman ditu Añarbeko Mankomunitateak. Lehengo urtean esaterako, 32,4 hektometro kubiko zituen urtegiak garai honetan, hau da, %87an zegoen. 2003an beroaldi haundia egin zuen eta orduan urtegiaren ur kopurua bere ahalmenaren %81ean zegoen garai honetan. Dena den, Mankomuniatetik jakinarazi dute azken 26 urtetako mediaren gainetik dagoela egun urtegia eta ez dutela inolako arazorik espero uda honetarako, ezta uda ondorengo hilabetetarako ere. Dena den, Añarbetik adierazi dute komenigarria dela ura ardurarekin erabiltzea: ´absurdoa baita errekurtso naturalak edonola erabiltzea` diote. Eguraldia eta tenporak Adituek diotenez uda honetan normalean baina bero gehiago egingo du, baina ez da 2003ko udako beroaldia errepikatuko. Uda honetarako tenporak ere halako zerbait diote Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkartearen web gunean Pello Zabalak iragarri duenez beroa egingo du, baina itsasaldean baliteke ipar haizeak ibiliagatik, nahi baino lanbro egun gehiago izatea. JOAN den aste guztian egon da Urbieta kalean Urik onena, alferrik galtzen ez dena lemarekin autobus berezi bat. Kutxako Gizarte-ekintza sailak antolatutako ekimena da eta helburu bikoitza du: uraren balio naturala ezagutaraztea eta etxean ura aurrezteko ideiak ematea. Erakusketa ibiltari hau maiatzean hasi zen eta orain Zarautzera joan da. Zenbait ideia Autobusaren barruan adin guztientzat pentsaturiko erakusketa dago eta bertan ikus daiteke panel, marrazki eta maketen bidez uraren zikloa zein den eta gizakiak baliabide hau zein neurritan erabiltzen dituen. Horretaz gain etxean ura aurrezteko ideiak ematen ditu: uraren %60 komunean erabiltzen da. Zisterna barruan 2 litroko botila bat ur jarriz gero, bi litro aurreztu daitezke sokatik tiratzen diogun bakoitzean. Sukaldean, ontzi-garbigailua erabiltzean ur gehiago aurrezten da (ondo beterik badago) platerak eskuz garbitzean baino: makinan 25 litro eta eskuz 100. Oraindik konbentziturik ez dagoenari uraren faktura erakusten zaio erakusketaren bukaeran, ura aurreztuta, dirua ere aurrezten baita. Depuradoren garrantzia azpimarratzen da ere, baina garbi utzi nahi da erabilitako ura ez dela inoiz garbi itzuliko itsasora eta horregatik da garrantzitsua aurreztea. ‘Urik onena, alferrik galtzen ez dena’: etxean ura nola aurreztu erakusten duen autobusa Hernaniarren erantzuna Arduradunek esan dute Hernanin ez dela jende gehiegi ibili autobusa ikusten, baina ibili direnek interes haundia izan dutela. Askok, iturrietako ekonomizadoreengatik galdetu dute (iturri muturrean jartzen den sare modukoa, ura aurrezteko).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!