Gaur, San Fermin eguna, hasiko dira Martindegiko festak. Goizetik diana izango da eta auzoko hildakoen alde meza izango da 10:30etan auzoan. Ondoren erraldoi eta buruhaundiak aterako dira txikienen gozamenerako. Eguerdian gazte bazkaria antolatu dute eta arratsaldean jolas gehiago izango dira, baita 36garren Tiro Karabina lehiaketa ere. 20:30etan hasiko da urtero egiten den herri afaria eta bertan bilduko dira auzotar guztiak. Afalosteko giroa berotzeko dantzaldia izango da Etxabe anaiekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!