Bi ordutik gorako finala 30-28 irabazi zuten atzo Oscar eta Ivan Lazkanok, Iñigo Arluziaga eta Angel Estebanen aurka. Hernaniko Paleta gomako txapeldun iazko bikote bera izan da aurten ere, Astigarragako bi anaiek osatzen dutena. Partidua oso gogorra izan zen, pelotarik galdu nahi ezta, gutxi arriskatu baitzuten aurrean. Bestalde, lau pelotariek erakutsi zuten segurtasun haundia daukatela eta oso tanto luzeak izan ziren. Partidua edonork irabazi zezakeen eta Lazkanotarren alde erori zen.
Berez, San Joan aurretik jokatzekoa zen finala, baina, atzeratu egin zuten eta atzo jokatu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!