Asteburu osoan egon da erakusketa eta gaur da azken eguna, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara.
Hamasei emakume aritu dira eskulanak egiten astelehenero.
Floridako Parrokiko lokaletan eskulan erakusketa dago jarria lehengo larunbata ezkero eta gaur izango da ikusteko azkeneko eguna, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara. Hamasei emakume dira eskulanak egin dituztenak, gehienak Florida auzokoak bertakoak eta baita herriko beste tokietako bat edo beste ere. Astelehen arratsaldero biltzen dira eskulanak egitera, ikasturtean zehar. Kronikari aitortu diotenez lana bakarrik ez dute egiten hala ere, astero bat arduratzen baita merienda pixka bat eramateaz.
Bi urteko lanak
Aurtengoa egiten duten laugarren eskulan erakusketa izango da gutxi gora behera. Bi urtean behin jartzen dute, bi kurtsotan egindako lanarekin. Orain, deskantsu hartuko dute udara pasa arte eta irail-urri aldean hasiko dira berriz ere eskulanak egiten.
Lan guztia Parrokiko lokaletan egiten dute. Izan ere eliza inguruan ibiltzen zen emakume talde batek sortu zuen eskulan tailer hau. Eskulanez gain, katekesia ere ematen da Floridako parrokiko lokaletan eta lokalak erabiltzearen truke eliza garbitzen du emakume talde honek berak.
Lanak ikusi nahi dituenak Floridako parrokira jo eta saihets batean dago erakusketarako atea, seinalizatzen duen kartel batekin.
Denetatik aukeran
Eskulan tailerrean denetatik egin du emakume talde honek: pintura, kristalean lanak, keramika, loreak, punto de cruz, toailak, ispiluak, boliloak eta abar luze bat. Gauza bitxiak ere ikusi litezke: lehortu eta margotutako kalabaza berezi bat, adibidez. Bertako kideek Kronikari esan diotenez, bakoitzak zer kapritxo duen hura egiten du. Irakasle lanetarako berriz, beren artean konpontzen dira eta taldean dakitenek erakusten diete ikasi nahi dutenei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!