Udalekuetako zuzendariaren esanetan, guraso gehienek parte hartzen dute eta laguntzeko pronto egoten dira.
Amaia Ganzarainek 10 urte daramazki udaleku irekietan. Begirale hasi zen, koordinazio lanetan aritu zen gero eta azkeneko lau urteotan bera da zuzendari. Bere esperientziaren arabera, geroz eta guraso gehiago inplikatzen da seme-alaben udalekuetan, batez ere prestaketa lanetan. Urtero, udalekuak hasterako gurasoekin bilerak egiten dituzte informazioa eman eta iritziak trukatzeko, eta Ganzarainen esanetan, aurten horretan ere parte hartze haundia izan da. Gurasoek interes haundia izaten dute bai ekintza planaren gainean, bai beren haurrak zainduko dituzten begiraleak ezagutzeko, galdera asko egiten dituzte eta abar.
Beste alderdi batean ere aldatu dira gauzak. Orain dela gutxi arte bileretara zetozen gurasoak ia denak amak izaten ziren. Gaur egunean, aitak eta amak proportzio berdintsuan parte hartzen dute udalekuetako kontuetan. Zuzendariaren arabera, gurasoek jarrera ona izaten dute, eta baita behar den garaian laguntzeko borondatea ere, prestaketa garaian eta baita udalekuek irauten duten bitartean ere.
Beste aldeko joera ere badago, ordea. Gurasoen %25 inguru ez da batere inplikatzen bere seme-alaben udalekuetan.
Udalekuetako egunero martxari dagokionez ere, gurasoak ez ezik, geroz eta gehiago aiton-amonak dira umeak eraman eta ekartzen ibiltzen direnak.
Begiraleek prestakuntza
Udaleku irekietan 61 begirale arituko dira 502 umeak zaintzen. Begirale guztiek Udaleku aurrean prestakuntza asteburu bat egiten dute hilabeteko ekintza plana zehazteko, eta baita zenbait tailer nola landu prestatzeko ere. Udaleku hauetan euskerari zer tratatemendu eman ere landu dute. Aurtengo asteburupasa Hernanin bertan egin dute, Laubidietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!