16 urte

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 3a, 03:00

Hernaniko udalekuek 16 urteko historia dute. Euskera zerbitzuak emandako datuen arabera, 1989an jarri ziren martxan. Orduan, Hernanin ikasle askok ikasten zuen A eta B ereduetan, ume askok ez zuen etxean euskeraz zeinekin hitz eginik. Giro horretan sortu ziren udalekuak, umeak oporretan elkarrekin jolas egin eta euskeraz hitz egiteko bide gisa. Euskera zerbitzuaren hitzetan, «oraingo egoera ez da berdina, baina, hala ere hizkuntzak helburu garrantzitsua izaten jarraitzen du». Denborarekin beste alderdi batzuk ere landu dituzte udalekuek. Garrantzitsuenetako bat ikastetxe guztietako umeak elkarrekin nahastuan ibiltzea. 2002an jarri zen ekimena martxan «oso emaitza onak ekarri ditu, bai euskeraz hitz egiteko bidea emateko eta baita herriko haur eta gaztetxoen arteko harremanak bultzatzeko ere», dio Euskera Zerbitzuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!