Santa Barbarako Plan Berezia onartu du Diputazioak

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 3a, 03:00

Harrobia eta mendi osoa berreskuratu eta egokitzea aurrikusten du Planak.

Aspalditik datorren gaia da eta lehengo astean onartu zuen Diputazioak Santa Barbara mendirako Plan Berezia. Plan hau Santa Barbarako harrobia eta ingurua berreskuratu eta egokitzearen aldekoa da eta aisialdi guneak, kultur guneak eta gune pedagogikoak aurrikusten ditu. Horrez gain, Santa Barbara mendia Nekazal ingurune izango dela biltzen du Plan Bereziak. Planak dio, harrobiak ingurugiro inpaktu haundia sortu duela, eta mendiari begiratu besterik ez dago hortaz jabetzeko. Inpaktu hori gutxitzea izango da helburuetako bat eta bestea jendeak denbora librean edo aisialdi momentuetan gozatzeko leku bat sortzea. Horrez gain, bertako basoa (autoktonoa) bultza behar dela eta Santa Barbarako putzua biologikoki berreskuratu behar dela eta harrobiak utzitako zuloa bete behar dela ere biltzen du planak. 50 hektarea 50 hektarea inguru dira planak biltzen dituenak. Horietatik erdia inguru Udalaren lurrak dira eta beste erdia partikularrenak. Plan Berezia erabat garatzeko diru asko behar da eta zatiz zati egin beharko da. Hemendik aurrera Santa Barbaran egiten diren proeiktu guztiek bete beharko dute bertan dioena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!