Iñigo Garcia ‘Txanpi’ Mundarroko jokalaririk onena

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 2a, 03:00

Astigarragako Mundarro taldeak bukatu du denboraldia eta emaitza onekin gainera. Hernaniar askok jokatzen du Mundarron eta Liga Autonomikora igotzeko Play Offak jokatu dituzte, denboraldi puska haundi batean lehen postuan joanda, gainera. Azkenean ez dute lortu igotzea, Andoaingo Euskaldunaren kontra 6 puntugatik galdu baitzuten semifinala. Aurtengo Mundarroko jokalari onena Iñigo Garcia ‘Txanpi’ hernaniarra izendatu dute. Argazkian Gipuzkoako Federazioko Lehendakariarekin azaltzen da, saria jaso berritan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!