Basoen arrakasta zoriondu dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 2a, 03:00

Bildu Hernanik hernaniar guztiak zoriondu ditu Kronikara bidalitako prentsa ohar batean, ´San Joanetan azaldutako umore ona eta sortutako giro ezin hobeagatik`. Aurten bereziki Txosna Batzordea zoriondu nahi izan du BHk, ´plastikozko basoak berrerabiltzeko egindako lanagatik. Tiloseta eta herri osoa askoz garbiago eta txukunago nabaritu dugu eta uste dugu ekimen honek denon zoriona merezi duela. Beste behin ere herritarrak eta herriko talde eta erakundeak instituzioen aurretik doazela erakutsi dute`, nabarmendu du BHk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!