Lastaolan airearen kalitatea neurtzen jarraitzea onartu du Ingurumen Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 2a, 03:00

Aitor Zinean etxeak egiteko Plan Bereziaren aurrerapena ere onartu da.

Atzo bildu zen Hirigintza eta Ingurumen batzordea Udaletxean eta airearen kalitateari buruzko gaia izan zuten eztabaidarako. Batzordeak onartu du airearen kalitatea neurtzen jarraitzea eta Gobernu Batzarrak onartu beharko du orain proposamena. Orain arteko azterketa Orain artean airearen kalitatea neurtu dute Hernanin eta azterketa horren emaitzak egunotan emango dituzte jakitera. Udaletik jakitera eman dute emaitza horien berri dutenean zabalduko dituztela. Puntu gehiago Atzoko Hirigintza eta Ingurumen Batzordean puntu gehiago ere izan zituzten eztabaidarako. Horietako bat da Aitor Zinean etxeak egiteko Barruko Erreformarako Plan Bereziaren aurrerapena, Inversiones Bidelanek eskatua. Behin aurrerapen hau onartzean, Plan Berezia onartu beharko da eta ondorenean egin ahal izango da proiektua. Beraz, luze joko du oraindik gaiak, Udaletxetik jakitera eman dutenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!